XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): gogoratu zitzayon, orduban iltzen bazan, zerura baño len neque samiñ negargarrizcoenac eraman bearco zituala; icusi zuan bere buruba bacarric, ta ezer eguin eziñ zezakeala; oroitu zitzayon Jaungoicoac bacarric lagundu zeguiquiyola, ta Jaungoicoagana jaso zituen begiyac laguntasun esque; artu zuan beso biyen artean gurutzea, deitu ziyon biyotz-biyotzetic beste mugaldi batean, deabrubaren contra lagundu ziyon Miguel Goiaingueru santubari... ta icusquera miragarri arc azquen on bat izan zuan.

Argui dizdizari ta odei me garbiyen artean, aurretic gudari asco zecarzquiyola, aguertu zitzayon zeruco gudariyen buruba, ta bere arpegui gurgarri santuba eracutsiyaz bacarric, dragoi belz gaistoari igues eraguin ziyon ta ezcutatu zan bereala Teodosioren beguiyen aurretic.

¡Zer gozatasuna sartuco zan orduban bere buruba añ estu icusi zuan zaldunaren animan!.

Baña andiyagoa izan zan oraindic gueroco poza.